Oraintxe ailegatu gara Hego Koreara Tolosaldeko hamar enpresariekin eta Estatuko beste 21 enpresatako ordezkariekin. Momentu hauetan gure industrialak Hego Koreako hainbat industrialekin bilerak egiten ari dira, hurrengo urteetan bertan egingo diren inbertsio eta ekonomi aukerak zein izango diren aztertzen. Harremanak martxan jarri eta, etorkizunean, Tolosalderantz onuragarri izan daitekeen bide berri bat zabaldu. Baikor izateko arrazoiak ditugula uste dut; benetan harrera bikaina somatu dugu.
Aldundiari eskertu behar diogu emandako aukera, azken finean diruz lagundu du esperientzi zoragarri hau. Eta, noski, Tolosaldea Garatzen taldeari; haiek egin dute posible abentura hau, koordinaketa lanak eta kontaktuak landuz, eta ekipo guztia berton antolatuz; argazkia ikusita, sinistu: benetan lan makala...!
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Errespetu falta adierazten duten iruzkinak ez dira onartuko. // No se aceptarán los comentarioa que falten al respeto.