Gaurko Udal Batzan, aho batez onartu dugu 105 garaje salgai jartzea 20 urtetarako 4.800 eurotan + BEZa
Aukera on bat Larramendi eta Alde Zaharreko bizilagunentzat. Prezioa ere oso ona delakoan nago. 2.000 aparkaleku egin nahi genituen, hori zen gure konpromezua eta halaxe izan da.
Ze modernoak aizu. Parkingak? bai betiko €$kemarekin. Zergatik ez parkingak doan Oiartzunen bezela?
ResponderEliminarParkinga herri sarreretan eta zirkulazio murriztua herri barruan, ta listo! Peatonalizazioa eta garraio publikoa. Bi bidegorri xixtrin ez direla nahikoa.
Doako aparkalekua ez dut uste bide egokirik denik. Nere ustetan oso ondo esaten duzun bezala kotxea Herritik kanpora atera beharrean gaude. Adb Euskal Herri plazan egin dugun bidea. 2.000 aparkaleku sortzea lurraren azpian eta doainik ez da erraza. Hala eta guztiz ere 77 xentimo eguneko ez dut uste oso garestia denik.
ResponderEliminarBide gorria dela eta Tolosan dagoen km kopurua oso herri gutxitan aurkituko duzu Gipuzkoako eremuan, hala eta guztiz ere piskanaka pisklanaka saiatuko gara alde horatik lana egiten. Mila esker zure erreflexioengatik
Bien, bien, Tolosan parking-a egunen 77xentimotan.Ez da garestia, ez
ResponderEliminar50 milloiko etxe bat 20 urtetakore egunen 42 euro bakarrik kostatzen da eta etzaio inori merkea iruditzen.
Kotxea dugunok eta parkinik ez, derrigortuta gare parking bat erostera. Alde zaharrean bizi garenok, ezin deu kotxez etxe ondoa sartu eta aparkatzeko lekuik ez deu.
Hoi bai Tolosako feri eta festa guztin istuluk gutzak, danak merezi diteuta.
Pixkat aspertzen hasi nao Tolosataz ta azkenen jende askok in dun bezala Tolosatik martxa egin beharko det, aldein bein etorri ta parkina patu.