domingo, 23 de enero de 2011

VISITA BURDEOS


Esta semana hemos estado en Burdeos analizando el proceso y gran desarrollo que esta magnífica ciudad ha tenido en los últimos años: una gran transformación urbana que ha posibilitado que Burdeos esté creciendo en número de habitantes y a su vez ambicione seguir creciendo, convirtiéndose en la séptima ciudad del Estado Francés. Contrastamos con ellos el proyecto Burdeos 2030.

En estos momentos en Europa hay numerosas ciudades desarrollando sus proyectos a 2030. Incluso Helsinki está trabajando su proyecto 2050.

Uno de los objetivos para Tolosa en los próximos años será el de definir su estrategia también para el 2030.

Podemos ver la foto en la que nos encontramos tanto políticos como técnicos del Ayuntamiento de Tolosa en las escalinatas del Ayuntamiento con el Primer teniente Alcalde del Ayuntamiento de Bordele

viernes, 14 de enero de 2011

Usabalera igandeetan


Proiektu piloto berria jarri dugu martxan Tolosan: hainbat herritarrek, batez ere jende gazteak eskatu bezala, etzi hasi eta Usabal polikiroldegia zabalik izango da igande arratsaldeetan. Goizeko bederatzietatik gaueko zortziretararte. Igerilekua, sauna, hidromasajeak, padel eta squash-eko pistak, kantxa bat, futboleko pistaren alboko atxekia, gimnasioa eta fitnessa, baita Bide bide taberna ere.

Urte osorako aurreikusi dugun gastua 24.000 eurokoa izango da; horretarako 300 pertsonek erabili beharko dituzte instalazioak (egunero 1.700 pertsona zatozte, ziur erraza izango dela). Printzipioz Aste Santurarte mantenduko da piloto bezala, udaberri eta udan kanpoaldea gehiago erabiliko delakoan aisialdirako eta kirola egiteko, baina ikusiko da zer nolako erantzuna duen programa berriak.

Usabal sortu zenetik bost urte pasatu dira eta kiroldegiak denbora honetan 9.100 bazkide lortu ditu. Zerbitzuak eta beharrak erarik onenean kudeatzeko mahai berezi bat sortu genuen, non hilero hainbat bazkide batzen diren erabiltzaileen eskakizunak aztertu eta erabakiak hartzeko. Horren emaitza da neurri hau. Bidean, beste helburu garrantzitsu bat ere lortu dugu: langabezian zegoen pertsona bat kontratazea.

Post hau aprobetxatuz: bazkide guztiei deialdia egin nahi diet haien datuak eguneratzeko informazio guztia bai emailez bai telefonoz bidaltzeko. Honelako beste neurri asko lortu eta guztion artean gauzak ahalik eta hoberen egitea lortzeko. Eskerrik asko.

martes, 11 de enero de 2011

Bakea

2009/05/29 “Bakea zuhaitz bat da. Tolosan landatzen deguna”

Bakearekin amesten jarraitzen dugu; beharbada gertuago gaude gaur, baina ametsa dugu oraindik...

sábado, 25 de diciembre de 2010

HATOR KANTARI HATOR, TOLOSAn

Gabon bezpera egunean Tolosako Ikastetxeak ohiko ohiturari jarraituz Udaletxeko Plaza Zarrean elkartu dira goizeko 11:30etan. Zein giro ederra eta polita. Nahiz eguraldi txarra egin, bertan zegoen giroa oso atsegina eta sentikorra izan da.

miércoles, 22 de diciembre de 2010

LEIDOR: TOLOSAKO ORFEOIA ETA AINHOA ARTETA



Gaurko kontzertua zoragarria izan da; arrazoi asko dago hori adierazteko; interpretazioen kalitatea, partaideak...eta sentimendua. Oso saio polita eta atsegina izan da. Bertan TOLOSAKO Eskolaniaren hasiera ezagutu dugu; Jose Ramon Artetak zuzentzen du eskolania. Aldi berean Ainhoa Artetak parte hartu du Eskolani honen hasieran; Ainhoa bere herreitarrekin, lagunekin egon da, etxean, eta azken abestia bere lagunekin kantatu du; oso sentikorra izan da. Zorionak, Tolosako Orfeoiari, Jose Ramon Artetari eta nola ez AINHOA ARTETAri. Muxu bat guztientzat.

Por otra parte, quisiera comentar que se están entregando las primeras 152 viviendas tasadas. Estuvimos viendo cómo han quedado los pisos, la Ermita de Arramele y su plaza....en fin una maravilla. No hay más que retrotraerse unos años para ver la evolución que ha vivido esta área, y la que en los próximos años vivirá. En definitiva una operación compleja pero que ha conseguido los objetivos perseguidos, como son el de la reubicación de la industria, y la obtención de vivienda protegida: el 63%
prentsarekin atzo izandako elkarrizketan, Voith-Gorostidi eremuko etxeak ikusten egon ginen. Hemen dituzue periodistak, noiz behinka ez dela batere txarrak beraiek izatea argazkitan azaltzen direna; hemen dituzue, Bea, Marta eta Iñigo. Eskerrikasjko urtean zehar beraeik egiten duten lanari ere. Beraiek gabe oso zaila litzateke herritarrengana ailegatzea.

jueves, 25 de noviembre de 2010

Beldur Barik!


2010ean indarkeria matxistaren lehen biktima Tolosan izan zen. Nire ametsa inoiz udal batek hori bizi behar ez izatea izango zen. Ametsa da; badakit. Baina lortzeko, gure esku dagoen guztia egin behar dugu. Bai erakunde, bai gizarteak.
Orain urte bi sortu genuen puntu lila Berdinsarean, EUDELen barnean jaiotako Berdintasunaren aldeko eta Emakumeen aurkako Indarkeriaren kontrako Euskadiko Udal Sarea, Emakunde eta Eusko Jaurlaritzako Genero Indarkeriaren Biktimen Zuzendaritzarekin batera. Helburua: puntuz puntu herri baten emakumeenganako indarkeriaren kontrako irudia lortzea. Pausoz pauso, aurrera goaz.
Aurten, iaz bezala, Beldur Barik! lelopean, jende gazteari zuzenduriko kanpaina landu nahi izan dugu, prebentzioan zentraturik, non helburua gure gazteei indarkeria sexista identifikatu eta haren kontra egiteko errekurtso eta erremintak eskaintzea den. Iaz hasi genuen lan prozesua jarraituz, Legazpiko Eutsi taldeak sortutako abestiaren izenburua gure lelo eginez, gazteen artean indarkeriarenganako erreflexioa landu nahiean.
Iaz hasitako lana jarraituz, artearengatik egin dugu apustu jende gaztea gai honetara gerturatzeko. Beldur Barik! Lehiaketa antolatu dugu: 500 gaztek egindako 90 lan aurkeztu dira. Helburua gai honen inguruko erreflexioa eragitea zen. Uste dut lehen pausu bat lortu dugula, nahiz eta beste hainbat dugun emateko. Jende gaztearengana heltzea ez da erraza izaten, batez ere erakundeetatik bagoaz. Horregatik haientzako diseinatutako espazio bat sortu nahi izan dugu. Beldur Barik! Lehen Jaialdia. Zita: larunbatean Bilboko zabalgune plazan.
Hiru Foru Aldundiak eta Euskal Unibertsitatea ere gehitu dira kanpaina honetara.
Apurka apurka ametsak egi bihur daitezkeen esperantzan...



miércoles, 17 de noviembre de 2010

ILLARGI COUPAGE, EUSKADI SARIA 2010

Gaurko egunean bai Mireiak, bai Eduk ikaragarrizko saria jaso dute: errekonozimenduarena.

Ha sido emocionante, ilusionante; la hostelería de Tolosa, el comercio les han acompañado en la recogida de este premio. Podéis ver en las imágenes la emoción del momento. Fue mucho el trabajo, el riesgo, pero entre todos y todas lo conseguimos. Este premio es eso, un reconocimento.

martes, 16 de noviembre de 2010

UZTURRE zentro berria











Uzturre zentro berriaren inaugurazioa izan da gaurkoan. Urte hauek ez dira errazak izan, azken finean horrelako eraikuntza bat eraikitzea ez da batere erraza. Jende askoren laguntza izan dugu: Tolosako Udalean Alderdi politiko guztien inplikazioa ikaragarria izan da. Beste alde batetik, legealdi honetan Aldundiaren inplikazioa ere zoragarria izan da. Erakundeen arteko harremanak asko lagundu du guzti honetan. Kalitate haundiko zentroa, aukera haundiak; Tolosaren erdi gunean kokatuta dagoen zerbitzua; legealdi honetan inbertsio haundiak izan dira, baina azpiegitura hau nabarmentzekoa da. Eskerrikasko guztientzat.

domingo, 14 de noviembre de 2010

PEDRO de TOLOSA KALEKO ARGITERI BERRIA


Agazkian soma dezakezuen moduan Pedro Tolosa kalean argiteria aldau dugu; alde batetik gutxiago gastatzen duena eta besste alde batetik argi gehiago ematen duena ere.

PARTAIDETZA, Tolosako Udalean


Larunbatean UPVko Eli Arrieta irakaslearekin formazio ikastaro bat izan genuen zinegotzienzat. Proiektu oso baten zati bat da; herritarrekin antzeko formazio ikastaroa egin nahi da; gero guztientzat marko orokor bat izan dezagun, partaidetza era sistematiko batez aplikatu ahal izateko Tolosako herrian; oso proiektu interesgarria

ARIMAZ ORKESTRA

Gaur goizean Topicen kontzertu zoragari bat ikus eta entzuteko aukera izan dugu; kontzertu honen helburua, Santa Mariako organua konpontzeko dirua lortzea da. Bejondaiela; ondo antolatu eta ondo interpretatu, benetan artistak direla

martes, 9 de noviembre de 2010

JANE GOODALL, NATURA2010, TOLOSAN

Gaur arratsaldean TOLOSA NATURA2010ek bideratuta, hitzaldi unkigarri eta sentikorra eskeini digu Janek. Aldundia ere eskertu beharra dago izan duen inplikazioa eta Markel Olanoren irizpide nagusienetako bat erabiliz, bera izateko era alegia, azaldu digun erreflexioa eskeintzeagatik.

domingo, 7 de noviembre de 2010

DARDO TXAPELKETA TOLOSAN 2010

Gaur Tolosan dardo lehiaketa. Oso interesgarria eta azkenean aisialdirako beste ekintza garrantzitsu bat

sábado, 6 de noviembre de 2010

ARANBURUN BOX











Ikaragarria da gazte hauek Tolosa eta arte mundu osoari eskeintzen ari direna. Tolosako Aranburu jauregian daude; merezi du. Debate asko dago erakusketa honen atzean.




EUSKAL HERRIKO II. biga LEHIAKETA


Gaur ospatu da Tolosako ferialean Euskal Herriko II. biga lehiakea. Oso giro ederra. Eskerrak baserritarrei eta noski Aldundiari, lan guzti hori ahalbidatzeagatik

TOLOSAKO ARGAZKI BAT


jueves, 4 de noviembre de 2010

Topic- Shangai




Horrela egon ziren gure Txotxongiloak Shangaiko Erakusketa Unibertsalean. Tolosarentzat eta tolosarrontzat harro egoteko moduan.

lunes, 1 de noviembre de 2010

ABESBATZAK SARI BANAKETA


Aurtengo edizioa zoragarria izan da; edizio guztiak izan dira onak, baina aurtengoak aportazio zoragarri bat izan du; HODEIERTZena hain zuzen; Odiziko OROITHek eta Tolosako HODEIERTZek hartu dute parte elkarrekin. Lan haundia izan da, entsaio asko, esfortzu haundia eta dena musikaren alde. Bejondaiela bi talde hauei, beraiei esker guztiok gehiago garelako.
Aipamen berezia Enrike Azurzari: 25 urte egin ditu HODEIERTZ zuzentzen; besarkada haundi bat berarentzat eta eskerrak guztion izenean