jueves, 25 de noviembre de 2010

Beldur Barik!


2010ean indarkeria matxistaren lehen biktima Tolosan izan zen. Nire ametsa inoiz udal batek hori bizi behar ez izatea izango zen. Ametsa da; badakit. Baina lortzeko, gure esku dagoen guztia egin behar dugu. Bai erakunde, bai gizarteak.
Orain urte bi sortu genuen puntu lila Berdinsarean, EUDELen barnean jaiotako Berdintasunaren aldeko eta Emakumeen aurkako Indarkeriaren kontrako Euskadiko Udal Sarea, Emakunde eta Eusko Jaurlaritzako Genero Indarkeriaren Biktimen Zuzendaritzarekin batera. Helburua: puntuz puntu herri baten emakumeenganako indarkeriaren kontrako irudia lortzea. Pausoz pauso, aurrera goaz.
Aurten, iaz bezala, Beldur Barik! lelopean, jende gazteari zuzenduriko kanpaina landu nahi izan dugu, prebentzioan zentraturik, non helburua gure gazteei indarkeria sexista identifikatu eta haren kontra egiteko errekurtso eta erremintak eskaintzea den. Iaz hasi genuen lan prozesua jarraituz, Legazpiko Eutsi taldeak sortutako abestiaren izenburua gure lelo eginez, gazteen artean indarkeriarenganako erreflexioa landu nahiean.
Iaz hasitako lana jarraituz, artearengatik egin dugu apustu jende gaztea gai honetara gerturatzeko. Beldur Barik! Lehiaketa antolatu dugu: 500 gaztek egindako 90 lan aurkeztu dira. Helburua gai honen inguruko erreflexioa eragitea zen. Uste dut lehen pausu bat lortu dugula, nahiz eta beste hainbat dugun emateko. Jende gaztearengana heltzea ez da erraza izaten, batez ere erakundeetatik bagoaz. Horregatik haientzako diseinatutako espazio bat sortu nahi izan dugu. Beldur Barik! Lehen Jaialdia. Zita: larunbatean Bilboko zabalgune plazan.
Hiru Foru Aldundiak eta Euskal Unibertsitatea ere gehitu dira kanpaina honetara.
Apurka apurka ametsak egi bihur daitezkeen esperantzan...



1 comentario:

  1. EI!! Jokin!!
    Baina ze superBloga!! ez nekien ezer!!
    jajaja que peligroooooo, orain argazki pila bidaliko dizkizut zure blogan ere jartzeko!!

    Ole jabekuntza TIC-ekin ;D

    Jobite-ite XD

    ResponderEliminar

Errespetu falta adierazten duten iruzkinak ez dira onartuko. // No se aceptarán los comentarioa que falten al respeto.