viernes, 14 de enero de 2011

Usabalera igandeetan


Proiektu piloto berria jarri dugu martxan Tolosan: hainbat herritarrek, batez ere jende gazteak eskatu bezala, etzi hasi eta Usabal polikiroldegia zabalik izango da igande arratsaldeetan. Goizeko bederatzietatik gaueko zortziretararte. Igerilekua, sauna, hidromasajeak, padel eta squash-eko pistak, kantxa bat, futboleko pistaren alboko atxekia, gimnasioa eta fitnessa, baita Bide bide taberna ere.

Urte osorako aurreikusi dugun gastua 24.000 eurokoa izango da; horretarako 300 pertsonek erabili beharko dituzte instalazioak (egunero 1.700 pertsona zatozte, ziur erraza izango dela). Printzipioz Aste Santurarte mantenduko da piloto bezala, udaberri eta udan kanpoaldea gehiago erabiliko delakoan aisialdirako eta kirola egiteko, baina ikusiko da zer nolako erantzuna duen programa berriak.

Usabal sortu zenetik bost urte pasatu dira eta kiroldegiak denbora honetan 9.100 bazkide lortu ditu. Zerbitzuak eta beharrak erarik onenean kudeatzeko mahai berezi bat sortu genuen, non hilero hainbat bazkide batzen diren erabiltzaileen eskakizunak aztertu eta erabakiak hartzeko. Horren emaitza da neurri hau. Bidean, beste helburu garrantzitsu bat ere lortu dugu: langabezian zegoen pertsona bat kontratazea.

Post hau aprobetxatuz: bazkide guztiei deialdia egin nahi diet haien datuak eguneratzeko informazio guztia bai emailez bai telefonoz bidaltzeko. Honelako beste neurri asko lortu eta guztion artean gauzak ahalik eta hoberen egitea lortzeko. Eskerrik asko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Errespetu falta adierazten duten iruzkinak ez dira onartuko. // No se aceptarán los comentarioa que falten al respeto.