Jokin Bildarratz naiz, Tolosako Alkatea eta EUDELeko Presidentea. Bizitza erdia baino gehiago daramat nire emaztearen alboan, eta “egunean” mantentzen nauten bi seme alaben aita naiz. Dudarik gabe 47 urteotan egindako meriturik handiena horixe dut.
Berazubiko auzokidea naiz, eta futboleko atezaina, gutxi gora behera orain bezala; Alkatea ere herriko “atezaina” izaten da ta...
Magisteritza ikasi nuen, Anoeta eta Legazpiko ikastoletan lan eginez. Bigarren honetan Kilometroak festa antolatzea tokatu zitzaidan. Esperientzia ahaztezina izan zen; ta beharbada, herriaren alde halako jendarteko batasun bat lortzeak eragiten duen emozio hura etorkizunerako seinale…
UNEDen bidez Soziologia eta Zientzia Politikoa ere ikasi nuen, eta EITBn lanean ibilia naiz.
Politika arloan, 1995ean hasi nintzan, Tolosan zinegotzi. Senadorea izan naiz, (garai hartan gazteenetakoa...), Gasteizko Legebiltzarkide eta 2003. urtetik Tolosako Alkate.
Blog honekin “komunikazio zuzena” eskaini eta lortu nahi dut. Ideiak, kezkak, arazoak, proposamenak… aurkeztu eta aukeratu, sortu eta lortu, hartu eta sartu…Ingelesez esaten den moduan, “blessing in disguise”. Badakit blog bat irekitzeak lan asko emango didala, bainan ‘bidai’ pertsonal baten bezala hartzen dut ta onerako izango delakoan abiatzen naiz.
Ongi etorri eta hasi gaitezen bada...
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
Pozten naiz, "Udalen lehendakariak", bere bloga ireki duela ikustea. Behin zure idatzi bat irakurri nuen eta asko gustatu zitzaidan, "La Logica de la Razon Práctica" edo antzekoa...(http://oikoumene.nireblog.com/post/2008/05/01/euskadi-20) Hori irakurri ondoren , nire bloga hasi nuen orain dela bi urte. Segi mesedez idazten, blog honeta, artikuluak txikiak edo handiak izan harren ( Gaur egun micro-blogging deritzaiona ere beste bide bat da, bloggak mesu txikiekien edo Twitter bezalako tresnak).
ResponderEliminar