Herri guztietan daude gertakari historikoak, baldintzatzen dituztenak ez bakarrik gertaera horietan protagonista diren pertsonen oraina, baita hurrengo belaunaldien etorkizuna ere. Horixe da, hain zuzen ere, Errepublika eta Tolosako Udal demokratikoa suntsitu zituen 1936ko estatu kolpearen kasua. Kolpearen ondoren Gerra zibila etorri zen, eta lau hamarkadatan erregimen frankista eta eskubide demokratiko eta zibilen ezabatzea: fusilamenduak, kartzelaratzeak, konzentrazio esparruak, errekisak, erbesteratzeak...hori guztiak pairatu zituzten Tolosako familiek. Horren aurrean, Udalak nahi izan du, lehenik eta behin, egia, gertatutakoaren errealitatea, errebindikatzea. Gure historia ezagutzeko obligazioa geneukan eta hori Aranzadi Zientzia Elkarteari esker gertatu da.
Bestetik, justizia egin behar dugu gure historiarekin eta gure herriarekin. Horregatik erregimen frankista kondenatzeko mozioak onartu ditugu aho batez.
Bukatzeko, San Blaseko kanposantuan jarriko den monumentuarekin batera, espero dut baliagarria izango dela konpontzeko, ahal den einean, Errepublika defenditzen eta euskal herriaren askatasunene alde hil ziren pertsonen oroitzapenaren duintasuna.
viernes, 25 de febrero de 2011
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Errespetu falta adierazten duten iruzkinak ez dira onartuko. // No se aceptarán los comentarioa que falten al respeto.