Kurtso bukaera dela eta prentsa gosari bat antolatu genuen atzo; egindakoaren eta egiteke dagoenaren inguruan hartu-eman bat egin nahi genuen kazetariekin eta, batez ere, udalon egoeraren berri eman. Udalen egoera ez da ona; oso momentu konplikatuan gaude. Diru-sartzeak jaitsi dira, prestatu beharreko zerbitzuak gora egin dute eta gasto no obligatorio deiturikoa, beharrezkoa ez den gastu hori, mantentzen dugu: beste erakundeen eskuduntzetan gastatzen dugun dirua eta gure gastu korrontearen %30a suposatzen duena. Urtero 552 milioi eurotako gastua.
Udal Legeak egoera honi irtenbide bat eman diezaioke; hori zen gure esperantza. Legeak eskuduntza eta finantziazioaren arteko koordinazioa posible egin zezakela.
Lau hilabete pasatu dira Udal Legerako Oinarri Agiria onartu genuenetik; eta lau hilabete hauetan espekulazioak baino ez ditugu izan: maiatzan izango genuela legearen aurreproiektuaren borradore bat, gero ekainan... Baina uztailak 16an, oraindik, ez dugu berririk jaso.
Horregatik planteatu diogu Gobernuari legearen ‘letrarekin’ arazoak badaude legearen espiritua lortu beharra dagoela. Udalok berehalako erantzun bat behar dugulako.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Errespetu falta adierazten duten iruzkinak ez dira onartuko. // No se aceptarán los comentarioa que falten al respeto.