Durangon izateko ohorea izan nuen pasa den larunbatean, alderdiko buruarekin, Ahaldun Nagusiekin, Iruñako gure bozeramailearekin eta 2011rako gure 230 alkateekin, hauen aurkezpen ekitaldian.
Goiburua: Jakin eta egin. Udaletan ondo ezagutzen dugu lema honen esanahia. Herriarekiko hurbiltasunak, jendearekiko konplizitateak jakitera eta egitera behartzen gaituzte, gure herritarren begi eta aurpegien aurrean erantzutera.
Gaur, bereziki harro sentitzen naiz: gure herriarentzat tokiko lider talderik onena dugula ikusi eta jakiteaz harro. Euskadi behetik goruntz eraikitzeko. Ez da erraza; baina proiektu bat dugu, ideia eta proposamen batzuk, gure “eguneroko egitekoari” zentzua ematen diotenak. Eta indarra eman behar digute lana behetik egin ahal izateko; badakit baldintzak konplexuak direla, udaletan diharduzuen askok irabazi ekonomikorik gabe ekiten diozuela lanari. Bokazioa eta ilusioa dira gure eragile. Gure herriarekiko, gure lurraldearekiko bokazio eta ilusioa.
Gure ibilbidearen alde batean, “PSE-PP aliantza" dugu. Ez dute ezer egiten eta ez dute egiten uzten; boterera heltzeko hainbeste grina, eta orain ez dakite zer egin, ez noiz ezta nola ere. Adibide garbi bat: gure Udal Legea, euren lehentasun “handia” orain dela urtebete; hitz egin, hitz egin eta... deus ez. Ez dugu ezer. Egunkarietako lehen orrialdeak eta adierazpenak baino ez.
Eta ibilbidearen beste aldean, berriz, "etengabeko iraultzaren" aldekoak ditugu: batu eta bereizi egiten dira, dena kritikatu eta denari kontra egin, ez die ezerk balio, baina eraikitzea, egitea, beste batzuentzat uzten dute.
Guk badugu gure bidea, gure proiektua, jakin eta eginda bermatutakoa. Eta, gure aurrean, aukera paregabea. Jendea aspertuta dago: ez dira fidatzen, egunez egun gutxiago gainera, gizartearekin bat etortzen ez den hitzarmenaz; gizartea islatzen ez duen gobernuaz. Eta aspertuta dago indarkeriaz eta bere aurrean dagoen ausardia faltaz: ez du balio erdizka ibiltzeak, ezta aitzakiatan ibiltzeak ere.
Proiektu bat dugu eta aukera bat dugu. “Jakin eta egin” lemak gauza asko esan nahi du; lehenengoa, jendearengana hurbiltzen jakitea da, hain justu, gure espezialitatea: elkarrekin bizi, entzuteko, partekatzeko eta Euskadi aurrera eramateko ideia eta proiektuen alde egiteko. Bigarrena, eraikitzeko konpromisoa. Gure baitan dago, gure esku dago. Bokazioa eta ilusioa ditugu; ausardia eta indarra. Lortzeko osagai guztiak ditugu. Eta halaxe egingo dugu. Ezbairik gabe.
jueves, 22 de julio de 2010
viernes, 16 de julio de 2010
Udalentzako irtenbide baten beharra
Kurtso bukaera dela eta prentsa gosari bat antolatu genuen atzo; egindakoaren eta egiteke dagoenaren inguruan hartu-eman bat egin nahi genuen kazetariekin eta, batez ere, udalon egoeraren berri eman. Udalen egoera ez da ona; oso momentu konplikatuan gaude. Diru-sartzeak jaitsi dira, prestatu beharreko zerbitzuak gora egin dute eta gasto no obligatorio deiturikoa, beharrezkoa ez den gastu hori, mantentzen dugu: beste erakundeen eskuduntzetan gastatzen dugun dirua eta gure gastu korrontearen %30a suposatzen duena. Urtero 552 milioi eurotako gastua.
Udal Legeak egoera honi irtenbide bat eman diezaioke; hori zen gure esperantza. Legeak eskuduntza eta finantziazioaren arteko koordinazioa posible egin zezakela.
Lau hilabete pasatu dira Udal Legerako Oinarri Agiria onartu genuenetik; eta lau hilabete hauetan espekulazioak baino ez ditugu izan: maiatzan izango genuela legearen aurreproiektuaren borradore bat, gero ekainan... Baina uztailak 16an, oraindik, ez dugu berririk jaso.
Horregatik planteatu diogu Gobernuari legearen ‘letrarekin’ arazoak badaude legearen espiritua lortu beharra dagoela. Udalok berehalako erantzun bat behar dugulako.
Udal Legeak egoera honi irtenbide bat eman diezaioke; hori zen gure esperantza. Legeak eskuduntza eta finantziazioaren arteko koordinazioa posible egin zezakela.
Lau hilabete pasatu dira Udal Legerako Oinarri Agiria onartu genuenetik; eta lau hilabete hauetan espekulazioak baino ez ditugu izan: maiatzan izango genuela legearen aurreproiektuaren borradore bat, gero ekainan... Baina uztailak 16an, oraindik, ez dugu berririk jaso.
Horregatik planteatu diogu Gobernuari legearen ‘letrarekin’ arazoak badaude legearen espiritua lortu beharra dagoela. Udalok berehalako erantzun bat behar dugulako.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)