lunes, 17 de mayo de 2010

ZORIONAK EDURNE!

Gaurko eguna, 2010eko maiatzak 17a egun benetan berezia da tolosar guztiontzat. Gure ‘Alaba Kuttunak’ lortu du ametsa. 14 zortzi milak. Arin esaten da. Zenbat urte, zenbat ahalegin, zenbat negar, zenbat gelditu den bidean… Imajinaezina.
Gaztetan hasitako bidea, ilusioz, esfortzuz eta duzun borondate infinitu horrekin, burutu duzu. Pausoz, pauso, ametsa egi bihurtuz. Zoritxar guztiei aurre egin eta aurrera joz.
Bideoa ikusteak benetan hunkitu nau. Harrotasun ikaragarria sentiarazteaz gain, zure ametsak xarma berezi bat ekarri du Tolosara; sorginkeria antzeko bat. Horregatik, zorionak, Edurne; baina baita gure eskerrik beroenak ere. Bihotzez.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Errespetu falta adierazten duten iruzkinak ez dira onartuko. // No se aceptarán los comentarioa que falten al respeto.